|
Psikomotrizitate
hezkuntzak, haur hezkuntzako ikasleei, beraien heldutasun prozesuak bizi
ahal izateko, denbora zein tokia eskaintzen die globaltasun ezaugarriak
zein nahiak, beharrak, gaitasunak eta, astean behin datozen sikomotrizitate
gelara ume guztien mugak errespetatuz.
Psikomotrizistek,
ikaslea onartua eta ziurtatua sentituko den markoa, eraikitzen dute. Norbera
den bezala azaldu dadin, beraz umearen bat bateko ekintza izango da lan
honen abiapuntua.
Ume
guztiek dute bere espazioa gela honetan, asko mugitzen direnak ere. Honek
esan nahi du, aniztasuna benetan kontutan hartzen dela eta ume bakoitzak
bere ibilbidea garatzeko aukera duela.
Ekintzaren
gozamenetik pentsamenduaren gozamenera, da proposatzen den ibilbidea.
Norberaren ekintza bere osotasunean bizi, emozioa eta pentsakera ume txikiengan
erabat loturik agertzen direlarik eta ekintza hau bizi sinbolizazio maila
ezberdinetara iristeko (mugimendua, joko sinbolikoa, ipuina, marrazkiak,
eraikuntzak...)
|
|
|
|
Psikomotrizitate
gelan ez dira edukiak lantzen, ume txikiaren heldutasun psikologikoaren
oinarriak baizik. Honen helburua NI-a eraikitzen laguntzea da, bere autonomia
garatuz, bere nortasuna indartuz eta inguratzen duen munduari eta besteei
(helduak, kideak....) zabalduz.
Bere
ekintzak norberaren adierazpen bezala bizitzeko plazerra, non adierazpen
honek gaitasun dun izakia eraikitzen lagungarri izango zaizkion; berarentzat
eta besteentzat baliagarria izango den bizimodu bat eratuz. Nik salto
egiten dut, nik korrika egiten dut, nik hitz egiten dut, NI NAIZ.
|
|