Ikaskomunitate
bihurtzeko prozesu honetan, partaide eta eragile guztien inplikazioa
eta elkarreraginak ahalbideratu nahian, lehenengotariko berrikuntza
TAiLER INTERAKTIBOEN ezarpena izan zen.
Gure ikasle guztien ama hizkuntza gaztelania dela kontuan harturik,
tailer hauen helbururik nagusiena gure ikasleen euskeraren komunikazio
gaitasuna zabaltzea da.
Tailer hauetan, 4 urteko gelatik 6. maila arte, talde guztiek parte
hartzen dute. Taldeketa egiterakoan maila eta sexu desberdinetako
haurrak batzearen irizpidea erabiltzen dugu. Ikasleek hiruhilero aldatzen
dute tailerra.
Hau guztiarekin zera lortu nahi dugu :
-
Berdinen arteko tutoretza
- Elkar arteko komunikazioa bultzatzea.
- Ikasleen motibazioa areagotzea.
- Elkar laguntza bultzatzea.
- Aniztasunaren trataera hobetzea, talde bakoitzean bi irakasle
kokatuz.
|